Albisteak

 
Abanto Zierbenako Udala etxerako lanak eginda bueltatu da eskolara, eta nota onarekin. Izan ere, udalerriko hiru ikastetxetan hobetze-lanak gauzatu ditu.

Las Carrerasko Askartza Isusi ikastetxe publikoan, gimnasioa txukundu dute; horretarako, zoladura eraberritu da, ikasturte honetatik aurrera instalazio horietan kirola egiten duten ikasle guztien segurtasuna bermatze aldera. Horretaz gain, kanpoko arotzeria-lanak egin dituzte: azpiegituraren isolamendu termiko-akustikoaren maila hobetu da; horrela, epe luzera energia-kontsumoa murriztuko da.

Bestalde, larrialdietarako argiteria hobetu da, led teknologiaren bidez, jardunbide horretatik jarraituz eta ingurumena errespetatuz. Era berean, hormen barnealdeko akabera optimizatu da. Berriro margotu dira, estetikaren aldetik itxura hobea izan dezaten eta garbiketa- eta higiene-baldintzak hobe daitezen.

 Eraberritze-lan garrantzitsua da; ikasgelak eta korridoreak ere margotu egin dira. Guztira, 32.000 euroko inbertsioa gauzatu dute ikastetxe horretan.

Etorkizuna Ikastolan ere lanak egin ditu Abanto Zierbenako Udalak. Gimnasio estaliren iparraldeko barnealdeko horman isolamendu-lanak egin dituzte. Horren xedea da isolamendu termikoaren maila areagotzea, energia-kontsumoa murrizteko eta kondentsazioen inguruko arazoak ezabatzeko.

Bestalde, ikastetxeko argiteria hobetu da, energia-eraginkortasun handiagoa izan dezan. 42 led argi jarri dira, bai eta larrialdietarako 7 led argi ere, ezbeharrik edo arazorik badago, ikasle eta irakasle guztiek instalazioa era seguruan ebakuatu ahal izan dezaten.

Gimnasioaren barruan lesioak saihesteko, babesak instalatu dira izkinetan. Eta gimnasioan jarduketa integrala gauzatzeko, margotu egin dute. Guztira, 29.000 euro inbertitu dira, azaldu du Etxebarriak.

Eta azkenik, Buenos Aires Ikastetxean ere mantentze-lanak egin dira. Ikastetxeko barnealdeko guztientzako eremuak margotu dituzte eta kanpoko jolastokian kanaloi berria jarri dute, euri-urak hobeto biltzeko. Guztira, 7.000 euro baliatu dira.

“Ikasleen oporraldia aprobetxatu dugu udal-ikastetxeetako lanak eraginkortasunez eta zuzenean gauzatu ahal izateko. Orain, ikasturte berria hastear dagoela, hiru ikastetxe horiek prest daude ohiko ikasleei eta ikasle berriei ateak irekitzeko eta ikasturte hasierari baldintzatik onenetan aurre egiteko, behar bezalako ekipamenduarekin”, adierazi du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Guztira 70.000 euro baliatu dira udalerriko hiru ikastetxeetan instalazioak hobetzeko, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin. Gure haurren hezkuntzan eta ongizatean eragiten duen inbertsioa da; 2 eta 11 urte arteko 500 haur baino gehiago dira, eta azpiegiturarik onenak merezi dituzte ikasketak gauzatzeko. Hori dela eta, gure ikastetxeak zaintzen jarraituko dugu”, esan du Abanto Zierbenako alkateak.