Albisteak

 

Hurrengo Topaketa Birtuala uztailaren 6an, egingo da, Maite Etxebarrria alkatearekin.

Topaketa birtualak komunikatzeko era berriak eskaintzen ditu. Abanto Zierbena Zabaltzen plataformak sustaturiko ekimen hau herritar guztientzat zabalik dago, eta administrazioa auzotarrei gerturatzea du helburu.

Nahi duten guztiek galderak egin ahalko dizkiote alkateari, zuzenean, hark erantzun ditzan. Kasu honetan, konexioa irekia izango da: Abanto Zierbenako egoiliarrek nahiz Abanto Zierbenatik kanpo bizi direnek parte hartu dezakete, baina udalerriari buruzko galderak eginez, betiere.

Zuzenean konektatzeko aukerarik ez dutenek edota topaketa egunera arte itxaron nahi ez dutenek momentu honetatik aurrera bidali ahal izango dituzte euren galderak hemen sakatuz.

Zabaldu deialdi hau eta anima zaitezte parte hartzen.

Itxaroten dizugu!