Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partziala (BMLPP) berrikusteko prozesuaren hasierako fasearen ostean, maiatzean eta ekainean, teknikariekin eta herritarrekin eztabaidatzeko saioak egingo dira lau udalerritan, Lurralde Plan berriaren Aurrerapena definitze aldera.

Hona aurreikusitako datak:

  • Basauri. Maiatzak 16.
  • Sondika. Maiatzak 23.
  • Portugalete. Maiatzak 30.
  • Getxo. Ekainak 6.

Goizean, udaletako teknikariekin iritziak erkatzeko saioak egingo dira. Arratsaldean, Bilboko metropoli-eremuko herritar guztiak gonbidatzen ditugu Herritarren Foroetan parte hartzera, 18:00etatik 20:00etara. Parte hartu!

Informazio gehiago ikusteko: http://bizkaia.eus/LPPBMberrikuspena