Albisteak

 

Abanto Zierbena sasoi beteko udalerria da eta herritarrek ere bizi-ohitura osasungarriak izatea nahi du. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuarekin batera, parke bio-osasungarrien erabilera aktibatuko da berriro ere. Abanto Zierbenak mota horretako hiru parke ditu: Las Carrerasen, Sanfuentesen eta Gallartan. Kanpoan entrenatzeko espazioak dira, eta makinak dituzte muskuluak lantzeko.

"Maiatzaren 12tik, ostiraletik, ekaineko azken ostiralera arte, monitore batek eskolak emango ditu gailuok zuzen nola erabili jakiteko. Hartara, lezioa ikasi ondoren, nahi dutenek gailuok modu onenean erabiltzen jarraitu ahal izango dute. Ariketa fisikoa egitea oso osasungarria da, eta beharrezkoa arinago egoteko eta hobeto sentitzeko. Heldu askok aprobetxatzen dituzte parke horietatik egiten dituzten paseoak gailuotan pedalei eragiteko edo besoak lantzeko. Orain, gailuak hobeto aprobetxatzen ikas dezakete, eta, gainera, ondo egiten, lesiorik izateko arriskurik gabe", azaldu du Maite Etxebarriak, Abanto Zierbenako alkateak.

Mantentzeko ikastaro azkar hauek Gallartako Alberto Ezkurdia parkean emango dira 9:30etik 10:30era, eta guztira 8 saio egingo dira.

"Zerbitzua erabat doakoa da eta jakinarazi nahi dugu plazak mugatuak direla. 20 pertsonak izango dute eskola horiek jasotzeko aukera, baina aldez aurretik udal-igerilekuetan eman beharko dute izena. Zerrenda izena emateko ordenaren arabera itxiko da", adierazi du Etxebarriak.

Abanto Zierbenak doako eta kanpoko 3 gimnasio oso ditu, eta Udalak bizi-ohitura osasungarriak sustatu nahi ditu, ondo jatea eta jarduera fisikoa egitea kasurako.

"Sedentarismotik ihes egin behar da eta gure parke bio-osasungarrietan ariketa fisiko arina egin daiteke modu erakargarrienean, aire freskoa arnastuz eta eguzki epeletan. Gure bizilagunak animatu nahi ditugu kirola egitera, eta, horregatik, gure kanpoko gimnasioak aktibatuko ditugu", adierazi du Etxebarriak.Gogorarazi behar da Abanto Zierbenako Udalak jarduera fisikorako hainbat programa jarri dituela abian bertako azpiegiturak baliatuz, hala nola udalerriko hirigune nagusiak batzen dituzten ibilbide osasungarriak edo bide berdea. Abanto Zierbena sasoi betean dago.