Albisteak

 

Hemen daude Abanto Zierbenako lehenengo jaiak. Martxoaren 17an, ostiralean, San José jaiei hasiera emango diegu. Txupinazoa arratsaldeko 18:30ean jaurtiko da, eta ahobizarra kentzeko txorizo eta odolki errea banatuko dira.

Putxeta eta Cotorrioko Jai Batzordeak, Udalaren eta  Abanto Zierbenako kultur eta kirol arloko zazpi elkarteren laguntzarekin, hiru egunean zehar auzoa dinamizatuko duen jai egitaraua antolatu du.

“Tradizio eta jaietan oso zabala eta aberatsa den udalerria gara. Gure auzo txikiak erraldoi bilakatzen dira jaiak iristen direnean eta gure laguntza izango dute beti”, adierazi du Abanto Zierbenako zinegotzi Edu Menak.

Martxoaren 18an, larunbatean, San José da, auzoko zaindariaren eguna; horregatik, goizetik hasita herritar eta bisitariek jarduera askorekin gozatu ahalko dute. Hasteko, Los Cuatreros kirol eta kultura elkartearen eskutik zaldi-irteera tradizionala egingo da zonaldetik.
10:30ean, El Calerok ateak irekiko ditu, arku-tiroaren kirola deskubritu nahi duten guztientzako, Gezaleriak Elkartearen eskutik.

Halaber, Tiragomen Txapelketaren IX. edizioa egingo da eta Muskizko txistularien soinuek girotuko dute, beren kalejira alaiekin. Arratsaldez, herri-kirolez gozatzeko unea iritsiko da. Tokiko aizkolari batek ekitaldiari hasiera emango dio gure tradizioekin, eta ondoren, Zulatu Eskola Elkarteak eta Abantoko Barrenalari Herri Kirol Taldeak balio dutena erakutsiko dute herri kirolen bidez. Eta kirolaren ostean indarra berreskuratu behar denez, askaltzeko hirugiharra, txorizoa eta odolkia dastatzeko aukera egongo da Putxetako parrilada ospetsuan. Eta ezin dugunez arratsaldea jaten eman, ondoren, Raspurekin dantzatuko dugu, gorputzak uzten digun arte.

Igandean, Putxetako plazan, Enarak Dantza Taldeak erritmoa eta kolorea jarriko dio goizari. Gainera, Putxeta Garaikurra jokatuko da El Calero zelaian eta ondoren, Muskizko txistulariek berriro egingo dute kalejira. Familiarekin gozatzeko, arratsaldean, Paco DJak denak jarriko ditu dantzan, haurrei zuzendutako dantzaldiarekin. Gero, parrilada bat egingo da, eta amaitzeko rap bataila bat, gazteentzako. Batalla Surto taldeko gazteak Putxetara itzuliko dira rapean aritzeko ”oilar joko batean”, azken trakaren aurretik.

“Gora Putxetako eta Cotorrioko jaiak”, esan du amaitzeko Edu Menak, Kultura eta Kiroleko zinegotziak.