Albisteak

 

Kaixo!

Berri on bat konpartitu nahi dugu zurekin eta zure gustukoa izatea espero dugu.

Abanto Zierbenako Udalak lan handia egiten du udalerriko jolas-parkeetako jolasak hobetzeko, eta oraingoan, Gallartako Blasco Ibañez parkearen txanda iritsi da. Oso ongi jakingo duzunez, parkeko jolas batzuk ez daude baldintzarik onenean eta horregatik jolas horiek aldatzeko unea heldu dela uste dugu. Horrela, segurtasun-baldintza egokietan, parkeaz behar bezala gozatzeko aukera izango duzu.

Baina horretarako, zure iritzia jakin behar dugu. Nola ez! Izan ere, gure udalerria hobetzeko,  herriko jendearen iritzia eta partaidetza ezinbestekoak dira; eta nola ez, kasu honetan, Gallartako haur guztiena ere bai.

Eskutitz honekin batera, Blasco Ibañez parkean jartzeko pentsatu ditugun bi HAUR-JOLASerako aukerak atxikitzen dizkizugu. Gure ustez, jolas erakargarri eta modernoak dira. Dena den, gauden garai honetan aukera garestiagoak kontuan hartzeko muga ekonomikoak ditugula erraz ulertuko duzu, ezta? Baiezkoan gaude.

Aipatu dizkizugun bi aukeren marrazkiak eta jolasen daturik garrantzitsuenak ere erantsi dizkizugu. Espero dugu zure familiaren laguntzarekin gehien gustatzen zaizuna aukeratzea eta horri botoa ematea.

Parte hartu nahi duzula? Bikain! Oso erraza da. Bi aukera dituzu:

1.- Inkesta inprimatu (INPRIMATU sakatu), bete eta Herritarrentzako Partaidetza postontzietan utzi. Postontziak udalerriko gune ezberdinetan daude, hala nola, igerilekuan, liburutegian eta herritarrentzako arreta zerbitzuan (HAZ).

2.- Inkesta online betetzeko INKESTA sakatu

Jolas aukerak, (gainean sakatu ezaugarriak ikusteko):




Inkestak aurkezteko epea 2016ko apirilaren 3an amaituko da. Orduan, Udalak boto guztiak bilduko ditu eta boto gehien jaso duen jolasa zein izan den jakinaraziko du. Jolas hori izango da Blasco Ibañez parkean jarriko dena, 2016ko udan lagun eta familiarekin goza dezazun.