Albisteak

 

Anima zaitez Gerente putzuko eta inguruko paisaia berriz deskubritzeko BISITA-TAILLERERA etortzen. Leku honetan bat egiten dute historiak, naturak eta meatzaritzako jarduerak.

Bisita gidatua egingo dugu Gerente Putzuaren inguruan, ordu eta erdiko iraupena izango du, gutxi gorabehera. Bide batez, parte-hartzaileek zenbait gairi buruz dituzten iritziak bilduko ditugu, eta amaieran zerbait jango dugu indarberritzeko. 

• Noiz? Maiatzak 18, osteguna
• Haritzalde Plazatik aterako gara 18:00etan



Inkesta gure webgunearen bitartez ere egin:

• eskaneatu QR kode hau mugikorrarekin:

 
• erabili esteka hau (sakatu hemen)

 

 

Edota inkesta bete ahal duzu eta herritarrek parte-hartzeko postontzietan utzi, postontzi horiek udalerriko hainbat lekutan egongo dira; esaterako, igerilekuetan, liburutegian eta herritarrentzako arreta bulegoan (HAZ) (sakatu hemen).