Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak 3.000 euro eman ditu Filippiada kanpamenduko (Grezia) errefuxiatuei laguntza emateko. Udalerriko 5 herritar haraino joandira eta laguntza hori eraman dute haiekin, kanpamenduko beharrak in situ bete ahal izateko.

“Bost herritar horiek Udalera etorri ziren eta azaldu ziguten Filippiadako errefuxiatuen kanpamendu sortu berrira boluntario gisa joango zirela uztailean, eta laguntza eskatu ziguten. Gauza asko daude bertan egiteko, behar handia dago. Batez ere, haurrentzako eremu bat egokitu behar da, baina ez dago itzalpeko gunerik eta egun hauetan 40 gradutik gorako tenperaturak dituzte. Zalantzarik gabe 3.000 euro eman dizkiegu, kanpamenduan dauden bitartean antzematen dituzten beharrak estali ahal izateko. Horrekin gure harri-koskorra ekarri nahi izan dugu, haien lan boluntariora gehitzeko”, jakinarazi du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Astrid Villanueva, Itziar Leturio, Ziortza Aldasoro, Haizea García eta Nerea Álvarez Abantoko 5 gazte dira eta udako oporraldia aprobetxatu nahi izan dute errefuxiatuei laguntza emateko. Haietako hiru uztailaren 4tik daude kanpamenduan, hainbat eginkizun gauzatzen: guneak garbitzea eta prestatzea, besteak beste. Baina betez ere, kanpamenduko haurrekin tailerrak gauzatzen ari dira. Bost emakume horiek irakasleak dira eta haien esperientzia eta formakuntza erabili nahi izan dute Filippiadan bizi diren txikienei laguntzeko. Boluntario talde honen beste bi kideak, Nerea eta Haizea, atzo bertan ekin zioten Greziarako bideari. Denak bueltatuko dira uztailaren 29an.

“Itziar eta Haizea ingeleseko irakasle dira kanpamenduan eta gerratik ihes egin duten eta egun Filippiadan bizi dien haur eta helduei klaseak ematen dizkiete. Komunikatzeko beharra dute, eta horretarako gakoa ingelesa da; beraz, hizkuntza irakasteari ekin diote. Neska horiek laguntza handia ematen ari dira eta gure babes eta lankidetza osoadute” adierazi du Maite Etxebarria alkateak.

Bost emakume hauek Olvidados GKEarekin lan egiten ari dira kanpamenduan eta baby hamman eginkizunaren ardura ere hartuko dute, hau da, haurrak bainatzeko eta apaintzeko ardura. Bainatu ondoren, arropa garbiak jartzen zaizkie eta familientzako higiene paketeak banatzen dira. Egun hauetako tenperaturak altuak direla eta, eguzkitako krema eta txanoak ere ari dira banatzen. Halaber, lehenbiziko aldiz ama izan diren emakumeei laguntza eman nahi diete, ahal duten informazio guztia eskainiz.

Filippiadako errefuxiatuen kanpamendua ibai batek zeharkatzen duen kanpamendu militarra da eta Greziako mendebaldeko kostaldean dago. Bertan, siriarrak, kurduak eta afganiarrak bizi dira, 550 pertsona guztira.

Gazte horiek pentsatu zuten beti dagoela zer egina, zer ekarria, solidaritateak ez duela mugekin zerikusirik eta ez zaiela bizkarra eman behar gerratik ihes egin duten petsonei, bonba eta tiroketetatik urrun bakean bizitzeko aukera bilatzen ari direnei. Baina Europak ez dizkie besoak zabaldu, ez ditu berean hartu eta errefuxiatuak oso baldintza txarretan bizi dira. Hori aldatu beharra dago eta hori lortzeko ari dira egunero lanean milaka boluntario.

“Neska horiei bere lana eta lankidetza-proiektu honetan parte-hartzeko aukera ematea eskertu nahi diegu. Abanto Zierbena udalerri solidarioa da eta beti dago beharrak dituztenei laguntza emateko prest”, amaitu du Etxebarriak.