Albisteak

 

Gazte Lokalak proiektuaren bidez gazteentzako udal-moduluak eskaintzen zaizkie udalerriko koadrilei, aisialdirako ohiko lonjen ordezko gisa. Proiektua Las Carrerasera hedatu da, eta bertan hiru lokal eraiki dira. Koadrilek izena emateko epea zabaldu da, hiru modulu berriak okupatzeko zozketan parte hartzeko.

Aste honetatik uztailaren 12ra arte, interesa duten koadrilek gazteentzako informazio bulegora joan beharko dira, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu batak arte. Uztailaren 13an, zozketa egingo da izena emandako koadrila guztien artean.

Hiru modulu berriak Las Carrerasko frontoiaren alboan daude, Askartza Isusi kalean. Gazte-taldeen erabilera eta gozamenerako moduluak dira, eta gainera, komunak dituen etxola bat dute alboan.

“Ekimen honen xedea aisialdi-uneez lagunartean eta aterpean gozatzea da. Abanto Zierbenako Udalak 35.000 euro inbertitu ditu gazteentzako gune berri horiek sortzeko. Orain, koadrilek izena emateko zain gaude. Momentuz, 4 koadrilek eman dute izena, 45 gazte inguruk”, azaldu du Abanto Zierbenako Alkate Maite Etxebarriak.

Erabiltzaileak 18 eta 30 urte bitartekoak izango dira, eta udalerrian bizi beharko dira. Orain dela bi urtetik hona Alkatea eta Udaleko gazteria saileko arduradunak, Las Carrerasko gazteekin bildu dira hainbat egunetan, aisialdiari buruzko haien beharrak eta proposamenak entzuteko. Topaketa horiei esker erabaki da modulu hauek sortzea, gazteei erantzun zuzena emateko. Proiektuak arrakasta handia izan du Gallartan eta orain Las Carrerasera hedatu da.

“Gazteriaren aldeko apustuarekin jarraitzen dugu, haientzako kalitatezko aisialdiaren alde. Oso garrantzitsua da lagunartean, etxetik gertu eta ingurutik atera gabe gozatzeko aukera izan dezaten. Gallartako moduluak urtarriletik koadrila berriek okupatzen dituzte. Las Carreraskoak ateak zabalik daude, bizilagun berriak jasotzeko zain”, adierazi du Etxebarriak.

Eskaerak  Abanto Zierbenako Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) aurkeztu daitezke, El Minero etorbideko 2. zenbakian; 7:30etatik 14:30etara arte eta astelehenetik ostiralera. Haritzalde plazako Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan ere aurkezteko aukera egongo da, astearte eta ostegunetan, 12:00etatik 14:30etara arte.