Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udala ingurumena zaintzen eta energia aurrezten ahalegintzen da. Hori dela eta, hainbat jarduera egin ditu energia-eraginkortasuna hobetzeko udalerriko hiru gunetan.

Kasurako, El Casal ikastetxerako sarbidea hobeto argiztatuta dago orain, argiztapena erabat aldatu baitute. Sei goritasun-luminaria kendu eta LED argiak jarri dituzte, bai eta horiei dagozkien kutxatilak, zimenduak, kanalizazioak eta kableatuak ere.

“Lan horretan 21.336.47 euro gastatu ditugu udaleko diru-kutxatik, baina inbertsio bat da; izan ere, energia asko aurreztuko dugu”, adierazi du Maite Etxebarria alkateak.

Bestalde, Gallartako kultur etxeko eskaileretan ere aldatu egin dute argiteria. Orain arteko lanparen ordez, LED argiak jarri dira, eta, horrela, pasabide publiko horren argiztapena hobetu da; jarduketa, guztira, 3.840,90 euro kostatu da.

Azkenik, plazan eta arkupeetan zeuden lanpara zaharren ordez, LED argiak eta argi-paldoak jarri dira; guztira, 19 argi berri jarri dira, eta lanok 13.598,95 euroko aurrekontua izan dute. “Energia-eraginkortasuna hobetzen ari gara, eta, pixkanaka, lan gehiago egingo ditugu beste gune batzuetan”, esan du, amaitzeko, Etxebarriak.