Albisteak

 

Ostegun honetatik aurrera, Gallartako Peñucas plaza delakoak Euskaldunberri izena hartuko du. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak herri-administrazioei eskatu zien euskaldun berriei jendaurreko aitorpena egiteko, eta Abanto Zierbenako Udalak pentsatu zuen aitorpen hori egiteko modurik egokiena udalerriko plaza baten izena oparitzea zela.

Udaleko Gobernu Taldeak Udalbatza Osoari proposatu zion euskaltegiaren ondoko plazari “Euskaldunberri” izena jartzea. Euskararekin lotura duten elkarteekin hainbat bilera egin ostean, urtarrilaren 28an, Udalbatzak aho batez onetsi zuen izen hori jartzea plazari. Gaur, osteguna, plaza inauguratuko da berriro, eta bertan izango dira euskaltegiko ikasleak eta udalerriko elkarteak.