Albisteak

 

Abanto Zierbenako tokiko merkatua berriz ere aterako da kalera bertako produktuak eskaintzeko. Horien artean egongo dira likidazio-artikuluak eta denboraldiko hondarrak. Merkakale igandean egingo da, Las Carrerasko frontoian, goizeko hamarretatik arratsaldeko hirurak arte. Oraingo honetan, hamalau saltokik hartuko dute parte, eta, Maite Etxebarria alkatearen iritziz, “tokiko merkataritzaren eta ostalaritzaren adierazgarri egokiak dira”.

Merkakalera bertaratzen direnek postu hauek aurkituko dituzte: sei postu pertsonen ekipamenduekin lotutakoak; lau etxeko tresnak, altzariak eta dekorazioarekin lotutako produktuak dituztenak; elikagaien bi postu; gozogintzako eta okintzako bat; osasun eta edertasuneko bat eta kafe, pintxo, freskagarri eta tokiko ostalaritzako beste produktu batzuk.

Merkataritzaren festa Enarak Dantza Taldeak girotuko du, eta Agurra eskainiko dute 12:45ean. Ugaritasunean, kalitatean eta prezioan abantailak ekartzeaz gain, merkataritza-azoka apainduko duten pertsonek 20 euroko hamar txekeren zozketan parte hartuko dute.