Albisteak

 

Igande honetan, urriaren 18an, mendiko botak jantzi eta martxan hastea tokatzen zaigu. Badator Abanto Zierbenako 2015eko Mendi Ibilaldia. Aurtengoa Meatzaldeko mendietako hitzordu garrantzitsuenaren seigarren edizioa izango da. Mendizaleak Triano eta Galdamesko mendietan barrena ibiliko dira esperientzia zoragarri honetan. “Gure eskualdeko mendizaletasunaren sustraiak dira” adierazi du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxeberriak.

Parte-hartzaileek historian zehar gehien ustiatu diren meatzaritza-inguruak eta larreak zeharkatuko dituzte. Bertan abeltzaintza estentsiboa antzinatik egon da. Ikuspegi onenak bermatuta daude, honako mendi hauen tontorretatik: Pico Ventana (527 metro, udalerriko mendirik altuena), La Rasa (611 metro), El Cuadro (713 metro), Pico Mayor (747 metro), Ganeran (822 metro, punturik gorenena) eta Mendibil (562 metro). “Parte-hartzaileek ikuspegi onenak izango dituzte Bizkaiko tontorretatik: itsasoa eta Ibaizabal-Nerbioi ibaiertza, gure mendietatik” azpimarratu du Etxebarriak.

Mendi Ibilaldia Meatzaldeko Udalak eta Club Alpino Gallarretak antolatu dute, Petronor eta DEIAren babesarekin. Ekitaldiaren aurkezpenean honako hauek egon dira Maite Etxebarria alkatearekin batera: José Antonio Zudaire, Petronorreko Pertsona eta Antolakuntzako zuzendaria; Kike Hermosilla, DEIAko merkataritza zuzendaria eta Goyo Vicente, Club Alpino Gallarretako presidentea.

Martxa sustatu duten erakundeen hitzetan, “Kirolari guztiei zuzendutako jarduera da eta mendizaletasuna bultzatzea du helburu. Gero eta gehiago dira bat egiten dutenak, kirol honetan hasten direnek gehiago nahi dute”.

Iazko edizioan 350 lagun baino gehiago etorri ziren Euskal Herriko bazter guztietatik. Jarraitzaileen artean izandako arrakasta ikusita, proba hau klasiko bihurtzeko bidean da. Hala ere, antolatzaileek nahiago izan dute 400 parte-hartzaileko muga jartzea. “Kopuru hori gaindituz gero, hitzordu honen benetako funtsa galduko litzateke eta gure inguru aberatsa kaltetuko genuke. Erantzukizunaz baliatzea da” adierazi dute antolatzaileek. Abanto Zierbenako martxan nabarmentzekoak dira partaidetza eta mendizaleen arteko anaitasuna. Gainera, kultura erreferente bihurtzen ari da.

Partaideen aukera ezberdinetara egotziko asmoz, Mendi Ibilaldiaren seigarren edizioan ere bi ibilbide egongo dira. Batetik, 31 kilometroko ibilbide luzea, eskarmentu gehien dutenentzat. Bestetik, 20 kilometrokoa, zailtasun berezirik gabea eta gehienek egiteko modukoa.

“Ez da lehiaketa bat, helburua mendizaletasuna sustatzea da eta, aldi berean, udalerria ezagutaraztea. Martxa oinez egiteko pentsatuta dago, ez da lasterketa bat” adierazi du Etxebarriak.

Izena eman duten guztiei janaria eta edaria emango zaizkie. Gainera, Gallartako Txikito frontoiko dutxak erabili ahal izango dituzte proba amaitutakoan. Izena emateko epea atzo (asteazkena) amaitu zen eta igande goizean 08:00etan abiatuko dira, Gallartako Eusko Gudariak plazatik. “Ibilaldi honek sasoian jarriko gaitu eta gure lurretako onena erakutsiko digu” esan du Abanto Zierbenako alkateak amaitzeko.