Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak diru-laguntzarako hitzarmen bat lortu du Abanto Musika Eskolarekin, "maila eta modalitate askotan musika-hezkuntza ez arautuaren eskaintza zabala eta dibertsifikatua garatzeko, hasierako mailetan zein maila altuenetan" iragarri du Maite Etxebarria alkateak.

Hitzarmenaren baitan, banaka zein taldean jardutera bideratutako irakaskuntza tresna ere eskaini nahi da. Abanto Musika Eskolak, horrela, modu zuzen eta parte-hartzailean sustatuko du musika-tresnen eta musikaren gizarte-inguruaren ezagutza, eta musika emanaldiak egingo ditu udalerrian egiten diren ospakizunetan.

Horretarako, Meatzaldeko udal honek 33.700 euroko diru-laguntza emango dio Abantoko Musika Eskolari, aipatutako helburuak aurten garatzeko.

Besteak beste, Musika Eskolak honako musika-tresna hauetan trebatzeko prestakuntza sustatuko du: pianoa, txistua, perkusioa, txalaparta, trikitixa, tronpeta, biolina, klarinetea, saxofoia eta gitarra.Irakaskuntza ez arautuaren mailak honako hauek izango dira: kontaktukoa, lehen kontakturako; hastapenekoa, zazpi urtekoentzat; eta finkatzekoa. Helduentzat ere eskainiko ditu ikastaroak: musika-hizkuntza, musika-tresnak eta musika-tresnen multzoak. “Udalaren asmoa da musikarekiko jakin-mina eta sentsibilitatea duten pertsona guztiek ikasi eta garatu ahal izatea gaitasun artistiko hau euren eguneroko bizitzan eta gizarte inguruan” azaldu du alkateak.