Albisteak

 
Azaroaren 23an 12:00etan Udaletxearen aurrean.




EUDELek BETE-BETEAN GAITZESTEN DU MALIKO ATENTATUA, ETA ASTELEHENEAN 12:00etan KONTZENTRAZIOAK ANTOLATZEKO ESKATU NAHI DIE UDALEI
 
 
EUDEL - Euskadiko Udalen Elkarteak berriz ere gizartearen aldarriarekin bat egin nahi du, eta, lehendakariaren deiari eutsita, udalei eskatu nahi die datorren astelehenean, azaroak 23, eguerdiko 12:00etan bost minutuko gaitzespenerako isiletara kontzentrazioak antolatzeko udaletxearen aurrean.
 
Joan den astean, Parisko atentatuei erantzunez, egin zuen bezala, EUDELek erabateko irmotasunaz gaitzesten du atentatu berri hau. Era berean, biktimen senideei eta adiskideei adierazi nahi die elkartasuna.
 
EUDELek bete-betean arbuiatzen du indarkeria terrorista. Euskadiko Udalok planetako edozein txokotan gertatzen diren ankerkerien aurkako sentsibilitate unibertsala eta biktima guztiekin elkartasun berdina izateko konpromisoa erakusten nahi dizkie.
 
 
Bilbon, 2015eko azaroak 21.