Albisteak

 

Irailak 18.Abanto Zierbenak berriro ere denboran bidaiatuko du urriko 3ko eta 4ko asteburuan. Burdin Jaia Fest ekimena iritsiko da; azoka honen bitartez, gure meatze-historia ezagutzeko aukera izango dugu.Hitzordua dugu burdinarekin, urtez urte handituz doan ekitaldi honen bederatzigarren edizioan.
Hasi da meatzaritzaren jaiaren atzera-kontua, eta proposamenez betea dator.“Aurtengo Burdin Jaiak bi egun iraungo du, larunbata eta igandea.Herritarrek eta bisitariekadierazi ziguten jaia egun bakarrean egitea laburregia zela, eta gehiago nahi zutela; izan ere, jai honek garrantzia handia du herritarrentzat sentimenduei dagokienez.Hori ikusirik, Abanto Zierbenako Udalak ahalegin handia egin du herritarren eskaera betetzeko”, azaldu du Maite Etxebarria alkateak.
Azokaren bederatzigarren edizioak omenaldia egin nahi die meatzeetan gogor lan egin zuten, eta, kasu batzuetan, haien bizitza ere eman zuten meatzari guztiei.Gure paisaian begi-bistakoa da lan gogor horren aztarna, ez dago ezkutuan.Gallartan, CortaConchaIInikus daiteke; horixe da Bizkaiko aire zabaleko punturik sakonena; izan ere, itsasoaren maila baino 37 metro beherago dago.
Zalantzarik gabe, hobi hori Gallartaren, Abanto Zierbenaren etaMeatzaldearen sinboloa da, baita Burdin Jaiarena ere.Horixe izango da jaiaren erdigunea, eta bertan jarriko dira gure meatzarien eguneroko bizitza islatzen duten tamaina handiko argazki zaharrak.Jaian, meategien garaiko giroa birsortzen saiatuko gara, argazkien, meatzeen izenak izango dituzten txosnen, meatzarien etxolen, meatzarien dendaren eta garai hartako jantziekin jantzitako herritarren bitartez”, adierazi du alkateak.
Urriaren 3an, larunbatean, goizeko hamaiketan, Polunpak Musika Kultur Elkarteko musikariek eta buruhandiek El Minero etorbidea zeharkatuko dute, Burdin Jaia Fest-en gunera iritsi arte.Meatzea berpiztu egingo da, eta tren txiki bat ere egongo da, herritar gazteenentzat.Azoka eguerdiko 12:00etan irekiko da. Hasteko, ohorezko aurreskua dantzatuko dute MeatzaldekoHarrigorriaga Dantza Taldekoek; jarraian, Bodegón abesbatzak “Santa Barbara Bendita” abestuko du.Handik ordu erdira, nahi duten herritarrak meatzariz jantzi ahalko dira eta argazki bat atera ahalko dute, oroigarri gisa gordetzeko.Arratsaldeko 15:00etan, meatzarien etxola muntatuko da, eta herri-bazkaria zerbitzatuko da nahi duten herritar guztientzat.Arratsaldean, lehiaketa egingo da, bagonetan mineral gehien nork karga dezakeen ikusteko, adin guztientzako meatzari-jolasak antolatuko dira, eta musika ere egongo da.

Ibilaldi isila

Burdin Jai Fest 2015eko berritasun nagusia ibilaldi isila izango da; gaueko hamarretan aterako da Blasco Ibañez parketik.Ibilaldi horren bitartez, omenaldia egin nahi zaiemeatzean izerdia eta malkoak bota zituzten pertsona guztiei.Lehen aldiz, herritarren eta bisitarien marea batek Gallartako kaleak zeharkatuko ditu, 500 faroltxok baino gehiagok argituta, azokaren gunera iritsi arte.Kandela horien argiak bidea argituko du, eta, Amalurra, berritutako jai herrikoi honetako pertsonaia nagusia, izango dute buru.
Jaiaren aurretik antzerki-tailerrean parte hartu duten udalerriko hogei herritar inguruk gure meatzarien biografiako hainbat eszena antzeztuko dituzte ibilbidean zehar. “Antzinako argazki-album bat irekitzea bezala izango da, irudiak errealitate bilakatuko dira; aktoreek geldialditxoak egingo dituzte, lanegun gogor haietako xehetasunak erakusteko”, azaldu du Etxebarriak.
“Herritar guztiei dei egiten diegu faroltxo batekin etor daitezen, parte har dezaten, eta, kalera ateratzeaz gain, etxeko balkoi eta leihoetan ere kandelak jar ditzaten.Dena ilun geldituko da eta gure arbaso meatzarien sugarrak gidatuko gaitu”; halaxe esan du alkateak.Bukatzeko, faroltxo guztiak azoka-guneko toki jakin batean jarriko dira, eta piroteknia-erakustaldia egingo da. Egunari amaiera emateko, antzezpen bat egingo dute. Horrela, gure arbasoek beren garaian egin zuten bezala, lurrari eta zeruari jarri beharko diegu arreta.
Urriaren 4an, igandean, goiz-goizetik ekingo diogu festari berriro ere: gaztetxoentzako gargantua erraldoia egongo da.Meatzaritzaren museoa asteburu osoan egongo da zabalik, bertako altxorrak ezagutu ditzagun; horrez gain, urriaren 4an, sutegian prestatutako txorizo mokadutxoak banatuko dituzte bertan.Eguerdian, zaldi bretoiek tiratutako harri-arrastatze erakusketa egingo da. Horrez gain, antzinako garaietan girotutako harri-zulaketa erakusketa ere egingo da, eta ingudearen Bizkaiko Liga ere bertan egingo da.Arratsaldeko 15:00etan bukatuko da Burdin Jai Fest-en bederatzigarren edizioa.
Atsedenik gabeko asteburu interesgarriak iraun bitartean, herritarrek meatzaritza-tren batean ibiltzeko aukera izango dute; trena Galdameseko trenbide zaharrean zehar ibiliko da, eta gure meatzaritza-ingurunearen panoramika ezin hobea eskainiko digu.Bestalde, artisauen lanaz ere gozatu ahal izango dugu; izan ere, artisauak zuzenean arituko dira, XVIII. mendeko sutegi batean.
“Burdin Jai Fest gure historia ezagutzeko hitzordua da, eta gero eta jende gehiagok meatzaritza-ondare horren berri izan dezan nahi dugu; horregatik, etortzera gonbidatu nahi zaituztegu.Azoka honek 20.000 pertsona inguru biltzen ditu urtero, baina aurten are gehiago izatea espero dugu.Urriko lehen asteburuan familiarekin, bikotekidearekin edo lagunekin primeran pasatzeko plan bikaina duzu, eta plan horren izena Burdin Jaia da.Bidaiatu denboran gurekin batera”, esan du, azkenik, Etxebarriak.