Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak herritarren iritzia entzun nahi du 2016ko udal-aurrekontua egitean aintzat hartu ahal izateko. Helburu horrekin, prozesu parte-hartzailea martxan jarri du, datorren ekitaldiko kontuei nahi dituzuen proposamenak egin diezazkiozuen.

Udaleko ekonomia arloak egindako aurreikuspenen arabera, diru-sarrerak 2015ekoen antzekoak izango dira; hori dela eta, Abanto Zierbenako Udalak gastua arrazionalizatzeko eta lehenesteko politikari eutsiko dio 2016an ere, horri esker gai izango baikara herritarrentzat lehentasunik handiena duten ekintzei behar dituzten baliabideak esleitzeko eta udalerrian hobekuntzak egiten jarraitzeko.

Hala, Abanto Zierbenako Udalak, lehen aldiz jarri du martxan herritarrek zuzenean parte hartzeko kanala, udal-agintariei euren proposamen eta ekarpen guztiak helarazteko.

Inkesta azaroaren 23ra arte (astelehena) egin ahal izango da, webgunearen bidez eta udalerrian dauden iradokizun-postontzien bidez.


Inkesta egiteko sakatu hemen.


ALKATEAREN PRENTSA OHARRA

Abanto Zierbenak 2016ko aurrekontuak herritarrekin kontsultatuko ditu
Udalak zenbait bide aktibatu ditu herritarrek kontuen inguruko proposamenak egin ditzaten

Abanto Zierbenako Udalak udalerriko herritarrek datorren ekitaldirako aurrekonturako dauzkaten proposamenak eta ideiak entzun nahi ditu. Horretarako, lehenengoz ireki da parte hartzeko prozesua herritarrekin, beren iradokizunen berri emateko udal-arduradunei.

“Beren iritzia jakin nahi dugu; aurrekontuak egitean zer lehentasun duten jakin nahi dugu” azaldu du Maite Etxebarriak, Abanto Zierbenako alkateak.

Dinamika erraza eta parte-hartzailea da. "Galde-sorta arrunt eta erraz” baten bidez, herritarrei eskatuko diegu, gaien arabera, arlo nagusietan dituzten lehentasunak ezartzeko. Gainera, eskatuko diegu adierazteko beren ustez zer inbertsiori eman behar zaion lehentasuna udalerri osorako aurrekontuetan. Bestalde, galde-sorta bete nahi duten interesdunek eremu bat izango dute, udal-kontuei buruz egin nahi duten beste edozein ohar egiteko.

Azaroaren 7an, astelehenean, hasi zen epea eta azaroaren 23an amaituko da, eta, ordura arte, udalaren web-orrian izango da galde-sorta (www.abanto-zierbena.org). Gainera, paperean ere banatu dira udalerriko gune zentraletan banatuta dauden parte hartzeko postontzietan (HAZ, Gallartako liburutegia, Las Karrerasko liburutegia, Abanto Zierbenako igerilekuak eta Sanfuentesko zaharren egoitza)
“Herritarren eta Udalean ordezkaritza duten indar politikoen ekarpenekin, aurrekontuen amaierako bertsioa egingo da. Ahots guztiak entzun nahi ditugu; izan ere, horrela, kontu adostuak izango ditugu, eta aukera emango digute inbertsioa gure herritarrentzat erabilgarriena den horretan egiteko. Argi izan zer partida eta gastu-arlo den funtsezkoa eta zein ez horrenbeste”, esan du Etxebarriak, amaitzeko.

Udalerriak parte hartzeko dituen mekanismo anitzen artean, Abanto Zierbenak herritarrek parte hartzeko plataforma, gardentasun-plataforma eta iradokizunen postontzia ere badu, Internet bidez eta fisikoki, udalerrian banatuta, Kalezaindu tresnaz gainera.

“Gobernu-taldeak udal-proiektu berrietan herritarren parte-hartzea sustatzeko, sare sozialak entzuteko eta zuzenean parte hartzeko bide gisa sustatzeko eta aurrekontu parte-hartzaileak lantzeko duen konpromisoan emango duen beste urrats bat da”, esan du Maite Etxebarriak.