Albisteak

 

Hobekuntza-lan handiak egingo dituzte N-634 errepidea Las Carrerastik igarotzen den inguruan. Izan ere, Abanto Zierbenako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hitzarmen bat sinatu dute, eta 120.000 euroko ekarpena egingo dute. “Obra horien bidez, Ambrosio de los Heros etorbideko zenbait gunetan irisgarritasuna hobetuko da, eta oinezkoentzako gune bihurtuko dituzte” adierazi du Maite Etxebarria alkateak. “Guztira, bi lan zehatz egingo dira, Erretiratuen Etxearen ondoan, María Auxiliadorako bidegurutzean”.

Erretiratuen Etxe inguruan, oinezkoentzako pasabide bat eta semaforoa jarriko dituzte. Horrela, oinezkoak hobeto iritsi ahal dira elizaren ondoko autobus-geltokira, eta, era berean, oinezkoen pasabideen eta errepideko bidegurutzearen arteko distantzia txikitu egingo da, asko ibiltzen baitira hor.

María Auxiliadora etxe-multzoko bidegurutzean semaforo bat jarriko da; horri esker, handik datozen ibilgailuek zuzenean hartu ahal izango dute Bilborako bidea. Halaber, oinezkoentzako pasabide bat (semaforo batekin) eta bi autobus-geltoki jarriko dira Muskiz eta Bilborako norabidean. Beraz, María Auxiliadoran eta Gure Etxean bizi direnek gertuago izango dute garraio publikoaren geltokia.

Alkateak adierazi du proiektua “oso garrantzitsua” dela Las Carreraserako; izan ere, “errepide horietan trafiko handia dagoenez, horien ondoan bizitzean izaten diren arazoak murriztu nahi dira, eta herritarren beharrei lehentasuna eman, irisgarritasuna, garraio publikoa, segurtasuna eta eremu publikoak hobetuz eta oinezkoentzat egokituz. Lehenik eta behin pertsonak daude, eta gero ibilgailuak” azpimarratu du Etxebarriak.

Lanak urte honen bukaeran amaituko dituzte, eta 160.850 euroko kostua izango dute. Bestalde, beste bi erreforma ere egingo dituzte: alde batetik, jarraipena emango zaio biribilgunetik Mª Auxiliadorako aparkalekuraino doan espaloiari, eta, bestetik, aparkalekuko 180 metro koadro asfaltatu eta lekuak mugatuko dira.  Horrez gain, Ambrosio de Los Heros kalean, argiteria publikoa jarriko da, eta 2, 4, 6, 8 eta 10 zenbakietako etxeetako hornidura-harguneak kakotu egingo dira.