Noticias

 

Helburua:
Enplegu-bilaketa ahalbidetuko duten ezagutza eta tresna praktikoak eskuratzea.

Programa:

  1. Nik zehazten dut nire helburu profesionala.
  2. Lan-merkatua teknologia berrien bidez.
  3. Enplegua bilatzeko estrategiak, trebetasunak eta tresnak.
  4. Curriculuma, aurkezpen-gutuna eta elkarrizketa.
  5. Elkarrizketa prestatzea.
  6. Elkarrizketa-formatu ohikoenak.

Norentzat:
Abanto Zierbenako langabeentzat, hauetako kolektiboren batean badaude: 45 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak (egiaztatu beharko dute ez dutela hilabetez baino gehiagoz lanik egin prestakuntzaren aurreko 13 hilabeteetan), ezintasunen bat duten pertsonak edo bazterkeria-arriskuan daudenak.

Betekizunak:

  • Abanto Zierbenan erroldatuta egotea.
  • Langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda egotea.
  • Ikastaroa zuzentzen zaien kolektiboetako batean egotea.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  1. Eskaera-orria, behar bezala beteta.
  2. Lanbiden inskribatuta egondako aldien ziurtagiria.
  3. NANaren fotokopia.
  4. Lan-bizitza.

Ordu-kopurua: 20
Leku-kopurua: 10
Ordutegia: 09:00 – 13:00
Ikastaroaren hasiera: 2020/02/03
Ikastaroaren amaiera: 2020/02/07

Eskaerak aurkezteko epea: 2020/01/26ra arte.

Informazioa eta izen-emateak:
Abanto Zierbenako Enplegu eta Toki Garapenerako Agentzia
Bizkaia plaza 5
Tel.: 94 636 17 94