Alkatearen mezua

Zure Udala, hurbilago

Ikusten duzun bezala, Udalaren webgunea berritu dugu. Orain antolamendu hobea eta eduki gehiago ditu, are erabilgarriago izan dakizun. Osoagoa da. Egindako hobekuntza guztiak Udalean zuretzat lanean diharduen lan-taldearen lan luzearen emaitza dira, baita inkesta bat betez parte hartu duten herritarren ekarpenen emaitza ere. Gure asmoa da webgunera sartzen zarenean eremu erosoa aurkitzea, bilatzen duzuna laster eta erraz aurki dezazun. Izan ere, dena diseinatu da kalitatezko zerbitzua eskaintzeko, edonoiz.

Informazioa, partaidetza eta gardentasuna dira zure Udalaren lehentasunak. Udal irekia eta hurbila. Udalaren atari honen bidez, zer egiten dugun jakin ahal izango duzu, zer erabakitzen dugun eta zer-nolako proiektuetan dihardugun lanean. Halaber, Abanto Zierbenaren gobernu onari laguntzeko eskura dituzun partaidetza-tresnak aurkituko dituzu webgunean. Pausu gehiago emango ditugu, gardentasun handiagoa lortzeko. Herritarren partaidetza areagotzeko bide gehiago eta hobeak irekiko ditugu. Denon inplikazio handiagoa eskatuko dugu; izan ere, azken urteotan Abanto Zierbenan egindako aurrerapenak zurekin batera lortu ditugu.

Zure udaletxea zure etxea da, eta Udalaren webgunea da sarrerako atea: zabalik duzu beti. Aurrera.

Maite Etxebarria
Alkate andrea

Prentsa oharrak

Ezin da web elementu hori erakutsi. Arazo ebazteari buruzko informazioa jasotzeko, ireki web orrialde hori Windows SharePoint Servicesekin bateragarria den HTML editore batean, esate baterako, Microsoft Office SharePoint Designer. Arazoak jarraitzen badu, jarri harremanetan webgunearen kudeatzailearekin.
  • Transparencia
  • Topaketa birtualak alkatearekin

Gai-zerrenda instituzionala